Zoe Bray
Zoe Bray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Ama | Josette Dacosta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa frantsesa euskara italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa eta margolaria |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza |
- Artikulu hau antropologo eta margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bray (argipena)».
Zoe Bray (Paris, 1974[1] -) Euskal Herriko antropologo eta margolaria da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aita Nicholas Bray kazetari ingelesa duela, Josette Dacosta amaren ama Ahatsan jaioa zen; hiru neba-arreba dira eta Zoe Parisen jaio bazen ere, neba Londresen eta ahizpa Erroman jaio ziren eta familiako hizkuntzak frantsesa eta ingelesa dira[2]. Lan kontuengatik familia Europako hainbat lekutan bizi izan da; Euskal Herriarekiko lotura betidanik gorde izan du eta euskara (bere bosgarren hizkuntza) ikasi zuen[3]. 1995etik Euskal Herrian denboraldi luzeak pasatu ditu eta egun Reno (Nevada, AEB) eta Euskal Herriaren artean bizi da.
Eusko Ikaskuntzako eta Itzal Aktiboa elkarteko kidea da.
Ikerketa lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antropologia sozialaren arloan ikasketak (Edinburgon) eta ikerketa lanak egin ditu; bere tesiak Euskal Herriko egoerari buruz egin zituen. Ortzaizen bizi izan zen tesietakoa egiteko eta Bidasoko mugari buruzko «Living boundaries: frontiers and identity in the Basque Country» lana argitaratu zuen 2004an.
Artikulu ugari idatzi du eta hainbat hitzaldi eman izan ditu[4].
Artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brayk azken urteetan ekin dio margotzeari; batez ere erretratuak margotzen ditu. Ipar Euskal Herriko 22 bertsolarirenak egin ditu[5] eta kale borrokaren eszenak ere margotu ditu. 2007ko martxoan zabaldu zen Euskaltzaindiaren Baionako egoitza berrirako Jean Haritxelhar euskaltzainburu-ohiaren potreta egin zuen.
Zenbait erakusketa kolektibotan esku hartzeaz gain, Lekuko jendea izeneko erakusketa eskaini zaio Biarrizko Museo Historikoan (2011ko ekaina-abuztua).
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2022an Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldia irabazi zuen.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Bray Itzal Aktiboaren webgunean.
- ↑ Zoé Bray, euskara ikasle, HABEren aldizkaria, 2010eko azaroaren 9a.
- ↑ La observación que atravesó el lienzo, Gara, 2011ko otsailaren 20a.
- ↑ Curriculum Vitaea bere web orrian.
- ↑ «Haien hizkuntza hitz egiten ez baduzu, nola ezagut dezakezu haiek bizi duten errealitatea?» , Gara, 2010eko azaroaren 1a.
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-08-29). «Zoe Bray, aurtengo Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldiaren irabazlea» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Bere web orria.
- (Ingelesez) Zoe Bray News bloga.
- (Ingelesez) Egunero marrazki bat egiten du Brayk blog honetan.
- Bizitza margotzeko lohitu egin behar duzu, Itziar Madinak eginiko elkarrizketa, Argia, 2297. zkia., 2011ko azaroaren 6a.
- (Ingelesez) Bray Center for Basque Studiesen web orrian.